Jorrokak aplikazioarekin, aukeratzen duzun modalitatearen arabera, proposatzen zaizkizun erronkei heldu ahal izango diezu.

Aplikazioa duten beste erabiltzaile batzuekin lehiatuko zara, eta, erronkaren lorpena eta berekin dakartzan puntuak zeureganatuta, erabiltzaileen rankingean gora egin ahal izango duzu lehen postura iritsi arte.

Ez galdu astirik eta hasi erronkak betetzen beste erabiltzaile batzuek garaikurra eta puntuak kendu baino lehen!

Erabiltzaileak

Erabiltzaileak kontu bat sor dezake aplikazioan, non bi atal berezitu izango dituen.

Datuak

Erabiltzailearen kontuan, haren datu pertsonalak eta aplikaziora konektatzekoak gordeko dira.

Lorpenak

Erabiltzailearen lorpenen atalean, pilaturiko puntuak gordeko dira, hala nola betetako erronkak (dauden motetan banatuta) eta lortutako sariak. Era berean, lorturiko emaitzak ere ikus daitezke, hilen arabera ordenatuta.

Erronkak

Hainbat Erronka

Hainbat erronka-mota daude:

GPS-a

Erronkari heltzeko erabiliko den gailuko GPSaren bidez emandako ibilbide zehatza egitean datza. Erronka balioduna izan dadin, alegia, erronka irabazteko, beste edozein erabiltzaile baino lehenago heldu behar da helmugara.

Argazkia

Erabiltzaileak argazki zehatz bat igo beharko du. Argazkia aztertu ostean, aplikazioak zuzena den eta erronkaren helburua bete den erabakiko du.

Galdera

Erabiltzaileak galdera bati erantzun beharko dio. Zuzen erantzunez gero, erronkak esleituta duen saria emango zaio. Oker erantzunez gero, ordea, ez du erronka beteko eta berriz saiatzeko aukera galduko du.

Xehetasunak

Hautaturiko erronkari buruzko informazio zehatz guztia ikusi ahal izango da, hala nola betetzea lortzen bada lor daitezkeen puntu guztiak.

Aribidekoak

Kontsulta egitean abian diren erronkak ikusi ahal izango dira, gainerako erabiltzaileek baino lehen bete ahal izateko.

Ranking

Aplikazioaren atal honetan, Jorrokak sareko erabiltzaile guztien rankinga ikusi ahal izango da, haien aurrerapenekin eskuraturiko puntuen arabera ordenatuta, bai eta erabiltzailearen beraren puntuak ere.

Laguntza

Aplikazioaren atal honetan, Jorrokak sareko erabiltzaile guztien rankinga ikusi ahal izango da, haien aurrerapenekin eskuraturiko puntuen arabera ordenatuta, bai eta erabiltzailearen beraren puntuak ere.

Jarri gurekin harremanetan

Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, zalantzaren bat argitzeko, iritzia emateko edo iruzkinen bat bidaltzeko, bete ondoko formularioa eta zure eskaerari ahalik eta azkarren erantzuten saiatuko gara.

Honi buruz


Programa honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren diru-laguntza jaso du.